Nies | Karrape | Beleixe | Esan erran | Xorroxin | Aralar | Euskalerria irratia |
2008 uztailak
05
Larunbata
Bisita kopurua: 5968

KARRAPE
ez dago programaziorik

BELEIXE
ez dago programaziorik

ESAN ERRAN
ez dago programaziorik

XORROXIN
ez dago programaziorik

ARALAR
ez dago programaziorik

EUSKALERRIA IRRATIA
ez dago programaziorik


Gure sareaz...

Nafarroako irratiek elkarlan baten ondorioz, lekua hartu dute interneten. topaguneko Oskar Zapatak honen berri eman daku:


www.nafarroakoirratiak.com

www.esanerran.com
www.xorroxin.com
www.euskalerriairratia.com
www.aralarirratia.com
www.karrape.com
www.beleixe.com.

Oskar Zapata Nafarroako Euskara Elkarteen Topaguneko arduraduna Nafarroako Irrati Euskaldunen Sareaz mintzo zaigu. klikatu eta entzun!!!

Audioak

0_4_nies.mp3




Nafarroako irrati euskaldunen sarea

Nafarroako hizkuntza-gabeziei erantzun nahian, herrialde osoa hartzen duen proiektua garatzeari ezinbestekoa deritzogu. Nafarroako euskarazko irratiok, geure esparrutik abiatuta, lan horren lehen pausoak ematen hasi gara. Nafarroan euskaraz dihardugun sei irrati gaude, bakoitzak bere lan-esparrua eta zabalpen eremua finkatuta ditugula. Oinarrian, baina, helburu bera daukagu, gure jardueratik ondorioztatuta: euskararen biziberritzea. Horrela, hizkuntzaren normalizazio prozesuan ezinbesteko lana egiten ari garela ulertzen dugu, Nafarroako tokian tokiko hizkuntza-komunitatea sendotuz.

Urteen bueltan, egindako lan ikaragarri hori optimizatu nahian, Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea (NIES, hemendik aurrera) osatzea adostu dugu. Gure baliabideak eta ekoizpena optimizatuz, Nafarroa osora hedatuko den programazio bateratua emititu nahi dugu. Jakin badakigu prozesu horrek denbora luzea eramango duela, baina dagoeneko bidea egiten hasi gara.

Ildo horretatik, sare eraginkorra osatzeko lehen fasean gaudela, irratiok emisio sistema komuna izatea eta gure ekoizpena modu egokiz hedatzea ditugu helburu. Gaur egun, sare horren hastapenetan gauden honetan, hasiera-hasierako emisioa optimizatu nahi dugu.

NIESek euskalduntasuna sustatuko du, gertutasunetik abiatuta. Elkarlana biderik egokiena delakoan gaude, horrek hizkuntzaren beraren berezko ezaugarriak aintzat hartuko baititu. Orain arte egin dugun moduan, gure esparrutik harago joango ginateke, bakoitzaren nortasunari eutsiz.




Erabiltzailea: Gakoa:
© BilboMicro S.A.L. Laguntzaileak: